Murren bidaia
Familiarra
Obrak hizkera zuzen eta egiazalea erabiltzen du, eta migrazio mugimenduen inguruko zailtasunetako batzuk planteatzen ditu, leku guztietan agertzen zaizkigun estereotipoak eta aurreiritziak, bai eta sortzen diren zurrumurruak ere; ez, hala ere, umorerik eta poesiarik gabe.
Ezer ez
Familiarra
Patrick Mcdonnellen “¿NADA?” ipuinaren moldaketa da. Bereziki adiskidetasunaren gaia jorratzen duen ikuskizuna, baita kontsumismoaz ere, gozo hitz egiten duena. askotan bai umeak bai helduak ez gara daukaguna baloratzeko kapaz izaten eta horregatik ahazten dugu garrantzitsua dena.
Egunen batean
Familiarra
Isabelle Carrier-aren “Lorentzoren Lapikoa” “El cazo de Lorenzo” ipuinaren egokitzapen bat da. Desberdintasunaren inguruan hausnartzeko ikuskizuna, denok dugun
zerbait dela azalduz, izan ere, askoz aberasgarriagoa delako denok nola
edo hala desberdinak garela pentsatzea, eta ez denok berdinak garela, “pepito” izan ezik. Lan honetan erakutsiko dugu zer sentitzen duen desberdintzat jotzen.
Bueltaka
Familiarra
Ohe bat, elemento eszenografiko bakarra.
Ohean lo egiten dugu, ametseen munduan sartzeko atea da. Lo egin baino lehen buelta asko ematen dugu postura aurkitzeko. Bizitzan ere buelta eta aldaketa asko egin behar dira gure tokia aurkitzeko. Hala ere, aldaketa batzuk gure borondatearekin zerikusirik ez duten elementuek ezartzen dizkigute bortizki, eta zalantza eta beldurra eragiten digute. Errealitate hori hurbiltzea da ikuskizunaren asmoa, era horretan beldurrik gabe aurre egin ahal izan diezaiogun.
Trabajos de interior
Helduentzat
Benetan nihilista den emakume bat, kabestruekin bizi dela konturatzen da, hamster gurpil batetan bezala. Alferkeri existentzialaren erruz aberetuta dagoela, mundu anitz, urduri, kaotiko eta zehaztugabe batean bizi dela. Berea zentzurik gabeko existentzia dela, estua eta estresatua. Hala, lanari ekiten dio: plastikoak eta kanaberak erabiliz instalazioak egiten ditu, bere eskeletoarekin mintzatzen da, bere aldartea eta bere kanpoko itxura uztartzen saiatzen da; pozik jartzen da, funky, konspiranoika eta patafisika…
Ez da erraza
Helduentzat
Gaur egungo edukia, atsegina, gogoetatsua eta ekintza osatzen duten mikroegoeren ikus-entzunezko laguntzarekin, emakume moderno bati buruzko erretratu berezia izan nahi du, bere galdera, zalantza eta kontraesanekin.
Behibi’s
Teatro
Antzerkia
Behibi’s konpainiaren jatorria gure lanaren zentzuaren inguruko haurnasketa dator, antzerkia egitearen esanahia, zergatik eta zertarako egiten dugun, nola helarazi ikusleari, ikuskizunaren bidez, lana,kezka eta jakinmina.
Konpainiak gogoa eta beharra sentitzen ditugunean ekoizpen berri bat ekiten diogu. Pertsonaiak sortzeko entsaioa antolaketari denbora ematen diogu giroketa eta obraren narrazio-hildoarekin batera.
Pertsona bakarreko piezak dira, lan-taldea txikia da, baina samur-samur tratatuta. Lehentasuna du lan-taldearen kalitateak eta ikuskizunak berak.
Helburu nagusienetako bat da aditu onen eskarmentua eta lana aintzakotzat hartzera. Hau guztia ezinbestekoa da ikuskizunaren kalitatea bermatzeko.
Konpainiak publiko familiarrari zuzendutako obrak ditu, txontxongilo antzerkia eta lan aktorala, zeinetan entretenimendua ez ezik espiritu kritikoa ere lantzen diren. Jorratzen ditugun gaiak hauexek dira: Kultur arteko harremanak, aniztasuna, ingurumena…,antzerki jokoaren magia galdu gabe.
Bestalde, publiko helduari zuzendutako lanak ere baditugu, argumenturik gabeko ikuskizunak dira, garaiko antzerkikoak, pertsonai nagusiaren indarren oinarritzen direnak, pentsamendu, zalantzak eta burutazioak duten garrantzia azpimarratzen dira, bereziki.