Bueltaka

Egileak:

Lierni Fresnedo, Patricia Franco

Zuzendaria:

Lierni Fresnedo

Aktorea:

Patricia Franco

Musika:

Juan Zulaika

Eszenografia eta panpinak:

Annie Onchalo

Argiztapena eta soinua:

Itziar Bote

Publikoa:

Familiarra

Iraupena:

50′

¿Zer da?

Txotxongilo- eta aktore-antzerkia, ikusle gaztea entretenitu eta pentsarazi nahi duena. Jaiotzen garen unetik etengabe aldatzen gara. Batzuetan, kanpoko elementuek ezartzen dituzte aldaketak, eta ziurgabetasuna eta beldurra sortzen dute. Errealitate horri beldurrik gabe aurre egiteko hurbiltzea da ikuskizunaren asmoa.

BUELTAKAK ingurumenaren, migrazioa eta konsumismoz konzientziatzeko kanpaina asko egin izan ditu. Honen bidez ikuslego kritikoa sortzen lagundu nahi dugu.

Koaderno didaktikoa eskaintzen du.

Ohean, bizitzan bezalaxe, buelta ugari ematen ditugu eroso egoteko, atseden hartzeko eta bizitzeko leku eta jarrera egokian kokatu arte. Istorio honetako protagonistek ere bueltak eman eta eman aritu behar dute porrotez eta ihesez betetako bidaia batean.

Bizi diren lurrean petrolioa aurkitzen dutenean, etxetik eta ingurutik botatzen dituzte, eta 7 urteko exodoa hasten da. Azkenean, itsasoari begira dagoen herri batera iristen dira. Bertan finkatu, arrantzak ematen duenarekin bizi, eta lagunak egiten dituzte, baina petrolio-ontzi bat urperatzen denean, hondamendi ekologiko bat gertatzen da, eta, horren ondorioz, lana galtzen dute.

Berriz ere zerotik hasi behar dute, hiri handi batean oraingoan, baina gehiegizko kontsumismoa dela-eta, zorretan lepo amaituko dute, eta dena galduko dute. Dena dela, amaierako garaipen txiki bati esker, beren etorkizunaren jabe bihurtzen dira.

Sinopsia

Galeria

Trailerra