Den dena niretzat

Egileak:

Espe López, Patricia Franco

Zuzendaritza:

Espe López

Aktorea:

Patricia Franco

Musika:

Juan Zulaika

Eszenografia:

Josemi Errondosoro

Teknika:

Itziar Bote

¿Zer da?

DEN-DENA NIRETZAT txotxongilo antzezlan bat da, antzezleen esku hartze txikiekin. Istorio lineala, hainbat agertokian gauzatuta: hondartza, ikasgela, eraikuntzaren enpresaren bulegoan, protagonistaren etxean…

Naturaren gainetik gaudelako pentsamendua, uste izatea izadia gure onurarako erabiltzeko besterik ez dela, ahaztea naturaren parte garela eta pentsamendu horren ondorioak: horra hor ikuskizun honen premisak.

Kattalin da protagonista. Badirudi hura baino beste inor ez dela konturatzen aire garbirik gabe ezin garela bizi. Makila jaunak, antagonistak, diru eta boterea pilatzea beste pentsakizunik ez du, eta bere aurrerakuntza eta ongizate diskurtsoarekin, gainerako pertsonaiak konbenzitzen ditu.

Hori dela duin bizi ahal izateko bide bakarra ustean Ikuskizunak, izadiarekin dugun harremana aldatzea proposatzen du, berriz ere haren parte garela konturatzea eta horren arabera jokatzea proposatzen du.

Makila jauna oso gizon diruzalea da, hiri osoko basoak suntsitu nahi ditu, airea ontzietan sartu gero maskarilekin saldu ahal izateko.

Kattalin eta bere familia, hirian gelditzen den azkeneko basoan bizi dira eta ez dute saldu egin nahi.

Zer gertatuko da? Lortuko al du Makila jaunak aire guztiaz jabetzea? Eta Kattalinen etxearekin, zer gertatuko da?

Sinopsia

Galeria

Trailerra