Egunen batean
Egileak:
Lierni Fresnedo, Patricia Franco
Zuzendaritza:
Lierni Fresnedo
Aktorea:
Patricia Franco
Musika:
Juan Zulaika
Eszenografia eta objektuak:
Annie Onchalo, Potan
Argia eta soinua:
Itziar Bote
Publikoa:
Familiarra
Iraupena:
50′
¿Zer da?
Lan honetan erakutsiko dugu zer sentitzen duen desberdintzat jotzen duten pertsonak bere desberdintasunari buruz: haserrea, amorrua, mina,
etsipena… eta zer sentitzen duten normalek: beldurra, arbuioa, burla, kondeszendentzia…
Zaila ez da ezinezkoa.
Ekintza biltegi batean pasatzen da, erabilitako arropa jasotzen duten biltegi batean. Arropa ia berria da gehiena, moda edo urtaroa aldatu delako ezertarako balio ez duten trapu-zahartzat jotzen eta baztertzen diren jantziak.
Arropa eta biltegia, gure gizarte honetan dena uniformatu behar dontsuaren metafora.
Agertoki egokia da Iontxuren, kazo batekin jaio zen mutikoaren, istorioa kontatzeko.
EGUNEN BATEAN-EK heziketa inklusiboaren inguruko kanpainetan parte hartu izan du, helburu izanik antzerki profesionala eskoletara hurbiltzea eta ikuslego kritikoa sortzen.
Ikuskizun honek ere badu koaderno didaktikoa.
Iontxu naiz eta jaio nintzenetik kazu hau arrastaka eramaten dut, ez dakit zergaitik, nik ez nuen aukeratu, baina nire zati bat denez ezin dut alde batera utzi.
Ez da erraza egun osoan kazua arrastaka duzula hortik ibiltzea, leku guztietan trabatu egiten zait eta ez dit nahi dudana egiten uzten.
Nik esploratzaile-eskalatzaile izan nahi nuke, baina ez dakit, daukadan kazuarekin….
Hau amorrua!!! zergaitik eraman behar dut nik kazu hau arrastaka!!!! Eh?
Jendeak ere ez du gustuko nire kazua, ikustean ni desagertu egiten naiz, kazua besterik ez dute ikusten eta beldurtu egiten ditu eta ez dakite nola tratatu behar nauten.
Ni baino gehiago molestatzen omen ditu.
Ez dakit bada, ea egunen batean…
Sinopsia
Kritika
Toni Rumbau
Ezusteko atsegina izan zen “Egunen batean”, Behi Bis konpainiaren azken ikuskizuna, Patricia Franco Heras aktore titiriteroak eratua. Patricia Franco Herasen lana miresteko aukera eman zigun begizta ikusezin baten istorioaren inguruko ariketa bakarlari batek, ahalmen benetan apartez hornitua; izan ere, bere ahalmenak soberan zeudela zirudien une oro, horixe baitzen aktoreak erakutsi zuen energia eta bitartekoen hedapena. Gainera, bere keinuen faktura apala, nonahi freskotasuna zeriona.
Era berean, ahotsen nagusitasunak ikusleak txunditu zituen. Emanaldia euskaraz izan bazen ere, eta kanpotik gentozenok ezer ulertzen ez bagenuen ere, haien tonu eta erregistro aldaketen aniztasuna eta sendotasun ziurra nahikoak izan ziren gu lelotuta uzteko eta ekintzaren garapenari jarraitzeko, argudioa ulertzea ikuskizunaren gozamenerako inolako oztoporik izan gabe.
Bertaratutakook Patricia Franco Herasen fakultateen beste hedapen batzuk ikusteko gogoarekin geratzen gara. Erraz imajina daiteke elkarrizketa batean txotxongilo batekin “Tranter” moduan, edo beste ikuskizun batzuetan bakarlari gisa. Aktoresa titiriteroa, bere urratsak jarraitzeko.
“El cazo de Lorenzo” ipuinaren egokitzapen bikaina, hezkuntza inklusiboaren erreferente
Oso interesgarria da aniztasunaren gaia lantzeko modua
Gozamenerako eta emoziorako gonbidapena
Ikuskizun apala eta freskotasunez betea








