Instalazioa
Txontxongilo eta objetu-antzerkiarekiko pasioak batzen gaitu, hori dela eta, ditugun panpin antzerkiaren obrak osatseko eta aberasteko “TINGLAUA” instalazio interaktiboarekin elkar lanean aritzen gara.
TINGLAUA objektuen instalazio teatral bat da. Bisitariak aske sentitzen dira bertan. Kuxkuxeatzeko aske, manipulatzeko aske, jolasteko aske, inprobisatzeko aske.
Instalazioa esperientzia bilakatzen da. Kale, hondartza, errepide, trasteleku edo garajeetan aurkitu ditugun edo aurkitu gaituzten objektu eta materialek osatzen dute. Erakarri gaituzte, edo erakarriak sentitu dira, eta inpultso bat, sentsasio bat, pentsamendu bat iradoki digute.
Zure programaziora egokitzen diren bestelako ekintzak ere eskeintzen dizkizugu: “TINGLAUA” instalazioa hainbat formatetan, manipulazio tailerrak, neurrian egindako txontxongilo-sorkuntza.
Txotxongiloa pertsonen bizitza gainditzen duen eta sormen- eta adierazpen-aukeren mundu bat irekitzen duen antzerki-ekintza bat da.