Murren bidaia
Egileak:
Lierni Fresnedo, Patricia Franco
Zuzendaritza:
Lierni Fresnedo
Aktorea:
Patricia Franco
Musika:
Juan Zulaika
Eszenografia eta panpinak:
Urko Redondo, Sergio Fabri
Argiztapena eta soinua:
Sergio Fabri
Produkzioa:
Behibi’s Teatro-Antzerkia
Publikoa:
Familiarra
Iraupena:
50′
¿Zer da?
Txotxongilo antzezlan bat, ikusle gazteak entretenitzea eta aldi berean pentsaraztea xede duena.
Ikuskizuna oihal bizi bihurtzen da, eta oihal horretan, hurbil-hurbilekoa izanagatik beti ezaguna ez den errealitate bat margotuz doa. Jende migratuaren gaineko begirada aldatzeko, denbora behar da; horregatik, hobe da berandu baino lehen hastea.
Aurkezpen adeitsu bat, barre batzuk, eta ikasleei gogoa piztea aberatsago egiten gaituzten esperientzietara gerturatzeko eta esperientzia horiek ezagutzeko eta partekatzeko.
Murrekin hainbat hiritako ikastetxeetan kultur arteko harremanen gaineko kainpaiak egin izan dituen. Ekitaldi hauen xedea migrazio mugimenduei buruz hausnarketa eragitea da baita antzerki profesionala eskoletara hurbiltzea ere eta honekin batera ikuslego kritikoa sortu nahian.
Gaian sakontzeko Murrek koaderno didaktiko hau eskaintzen du.
Natatxa Kazakhstandik etorritako bidaiari bat da; bere bidaietan ikasi du gertaerak, pertsonak, harremanak edo errealitatea bera onak edo txarrak izan daitezkeela, zure begirada zein den, begi onekin edo txarrekin begiratzen duzun, nahiz eta badiren objektiboki aldatzen ez diren inguruabarrak.
Natatxak Murren historia kontatzen die bidean topatzen dituen pertsonei, eta begietara begiratzen die ikusleei, begirada on baten bila, lagunak egiteko, errealitateak hurbiltzeko, ezagutzeko, maitatzeko eta gure nortasunean desberdin izateko balio duen begirada horren bila.
Mur Afrikan bizi den neskato bat da, eta gerrak migratzera behartu du haren familia. Hasten duten bidaia ez da samurra; luzea eta arriskutsua da: telebistan aipatzen entzun dugun patera horietako batean itsasoa zeharkatuz eta Espainia osoa zeharkatuz, honaino iristen dira, gure etxetik gertu.
Hemen, Txema eta Broker bizi dira, eta biak ere Murren ikastetxe berera doaz. Txemari jakin-mina pizten dio Murrekin zerikusia duen orok: nolakoa den haren herrialdea, zein animalia ikusi dituen, asko kostatzen al den hara iristea, zein hizkuntza hitz egiten duen, zertan jolasten diren haren herrialdean, hari ere gozokiak gustatzen al zaizkion… Ezin konta ahala galdera ditu, atsegin du entzutea, baina Murrek ere galdera asko ditu berarentzat, bai baitaki orain hauxe dela bere herrialdea. Bitxiena da elkarren lagun egin direla, egiaz gauza berberak atsegin dituztelako: jolastea, barre egitea eta biharko egunean zer izango diren amestea.
Broderrek, ordea, ez du batere atsegin Mur. Uste du, haren azal beltzarana dela eta, ez dela bera bezalakoa, ez duela eskubiderik hemen egoteko, ez eta bera bezala ongi bizitzeko ere. Egiaz, beldur pixka bat badu, Mur arriskutsua iruditzen baitzaio; ezagutzen ez duenez, ezin du ulertu. Horregatik, mespretxatu egiten du, eta eraso egiten dio, bere beldurrari aurre egiteko. Horrek leherrarazten du gatazka, ikuskizunaren zati nagusian, eta Txema eta Mur bereiztea dakar eta historiak amaiera harrigarri bat izatea.
Obrak hizkera zuzen eta egiazalea erabiltzen du, eta migrazio mugimenduen inguruko zailtasunetako batzuk planteatzen ditu, leku guztietan agertzen zaizkigun estereotipoak eta aurreiritziak, bai eta sortzen diren zurrumurruak ere; ez, hala ere, umorerik eta poesiarik gabe.
Sinopsia
Kritika
Ferrán Baile
Bidaiari bat, ipuin-kontalaria, Kazakhstango errepublika asiar-sobietar ohi urrunetik datorrena bere kutxarekin, bere txotxongiloekin, bere emigranteen istorioarekin, kontatu eta antzeztu egiten digu “Murren bidaia” (Zein polita den aldea! edo ez?).
Mur Afrikako neskato bat da, gurasoekin paterazko bidaia dramatiko batean gure herrialdera iritsi zena. Eskolakideak, aurreiritziak, desberdintasunak, egokitzapen zaila eta xenofobia. Gidoi kontatua eta eraginkortasunez eta erritmoz manipulatua da, eta Patricia Franco Heras aktorearen presentzia eszeniko bikaina eta komunikatiboa du. Bera da, halaber, Lierni Fresnedorekin batera, zuzendaritza bere gain hartzen duen Ur teatro konpainiaren sortzaile-zuzendaria. Mahaiko txotxongiloak, kutxa barruan dagoen etxe-maletatik sortzen direnak. Ondo kontatutako eta antzeztutako istorioa da, mamira joanda, drama gorabehera umorea galdu gabe eta kontzesio errazik gabe. Une zoragarri batzuk, hala nola titiritera-aktrizeak ezjakina-umea-txotxongiloa-xenofoboa gutun-azalean sartzen duena, bere gurasoek ere joan beharko lukete, eta Nigeriara bidali. “Harrituko zaituzten beste bizimodu batzuk ezagutuko dituzu, beste jende batzuk, beste etxe batzuk… Denborarekin eskertuko didazu “.
Hasiera on bat, garapen on bat eta amaiera on bat aktriz-titiritera-bidaiariarekin, sortu zen kutxara itzuliz, ikuskizun on eta beharrezko hau osatzen dute, gaurkotasun gori-goriko gaia jotzen duena, ondo ukitua.
Iraupena: 45 minutu. 6-11 urteko haurrentzat da, baina adinekoentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat ere baliagarria eta gomendagarria da. Behibi ‘s konpainia Patricia Francok sortu zuen.


















