Rosi erosi

Egileak:

Joserra Fachado, Patricia Franco

Aktorea:

Patricia Franco

Musika:

Xabi Zabala

Eszenografia eta panpinak:

Josemi Errondosoro

Teknikaria biran:

Aitor Etxebarria

¿Zer da?

Formatu txikiko txotxongilo ikuskizun bat da, manipulazio teknika desberdinak erabiliz egina, baina aktore lana ere badu.

Fantasiazko ipuinen tonuarekin eta umore dosi handiekin, istorio honek agerian jarri nahi du gazteentzat zein arriskutsua izan daitekeen gaur egungo kontsumoaren eta publizitatearen gizartea.

Hezkuntza egoki baten garrantzia ere azpimarratzen du; funtsezkoa da haurrek kontsumo jardunbide egokien erreferentziak izatea, gai honen inguruko eta, oro har, bizitzari buruzko kontzientzia kritikoa gara dezaten.

Rosiren gurasoek nahi duen guztia eman izan diote beti, inolako mugarik gabe, eta, ondorioz, haur berekoi eta apertatsua bilakatu da. Ez dio ezer ez inork interesik pizten; markako gauzak erosi eta eduki besterik ez du nahi.

Rosik ez dauka lagunik. Bere ustez, lagunek ez dute ezertarako balio eta iseka egiten dio bere ikaskide lon Kepari.

Mugarik gabeko kontsumismo horretan murgilduta dagoela ikusita, bere gurasoek, nola lagundu ez dakienez, merkataritza gune batean abandonatuta uzten dute.

Une horretan, ikuskizunak tonu onirikoagoa hartzen du eta kontsumismoaren erreinura eramaten gaitu, non erregea eta haren basailuak bizi baitira.

Rosik zenbait proba gainditu behar ditu bizirik irauteko, eta orduan benetan garrantzitsua zer den pentsatzen hasten da eta oker zegoela konturatzen da.

Azkenean, laguntasuna bihurtzen da garaile eta Rosik, lon Keparen laguntzarekin, mundo kontsumista horretatik ihes egitea lortzen du.

Sinopsia

Galeria

Trailerra